XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aiuda Ibaiko Haizpitartea (Trebiño) Islorako Foza, erdiko zatia / Aiuda Ibaiaren haizpitartea / Egunsentia Cellorigoko Orratzetan.

Aiuda ibaia Kapildui mendiaren hegaletan jaiotzen da, Gasteizko Mendien ekialdean.

Okina da bere ur gardenek garastatzen duten lehen herria, Trebiñoko Konterrian, Arabako probintzian dagoen Burgoseko zatian, sartu aurretik.

Bost kilometrotan zehar arroil basati batean zehar doa, harkaitzez harkaitz jauzi eginez, eta arboleztatutako arro eder batean baretuz, berriro ere Saseta herriaren ingurura arte beren estutasuna zabalduko ez duten bi hegal malkartsuen artetik bideratu arte.

Bide zahar batek jarraitzen ditu ezkerreko ertzeko apetaldi guztiak, ibilaldi atsegina egitera bultzatuz udaberriko egun eder batean.

Ausartagoak eskubiko ertzetik joan ahal izango dira, Marauriko urjauzien sarbidea ematen dizkieten ardibide etenkorretatik joanez.

Urjauzi polit hauek bi herrien artean daude, haizpitartearen sarreran.

Abiapuntura itzultzeko joaterakoan erabilitako bide beretik etorri nahi gabeko helburuaz itzuli bat osatu nahi badugu, hobe izango dugu trabesia Sasetatik hastea.

Okinan gaudela, goruntz jo beharko dugu Palogan mendi aldera, herriaren Man, ordekan barrena Gasteizko bidera iristeko.

Honek eramango gaitu Sasetara baso inguru nahiko basati batetik, zeinetan tarteka bide nagusietako bandoleroen garaian sentituko bait gara....

Erraz iritsiko gara Trebiñora, Aiuda ibaiaren ertzean, Argantzutik abiatuta.

Errepide nagusia haranean gora igotzen da ekialderuntz, alde batera utziz Konterriko herririk interesgarrienak, beren harpe artifizialengatik ezagutuak (1) .

Pariza inguruan, Nafarroako errepidea alde batera utzi behar da Markinezekoa hartzeko ezkerretara.

Urarte pasa bezain laster, ezkerreko bidetik hartu behar da Saseta aldera, bertara 3 kilometroren buruan iritsiko garelarik.

Herria (704 m) zeharkatu Okinako bidea hartu asmoz.

Hesi bat gainditu eta ahal delarik ibaiertzera hurbiltzen den ezkerreko xendatik segi.

Zenbait ehundaka metro egin ondoren, bikain landutako bide zaharrera iritsiko gara, bertatik, ordu bete eskaseko bidea egin ondoren, Konterriaren mugara iritsiko garelarik.

Bigarren langa bat zeharkatu beharko dugu oraingoan Okinako lurretan sartzeko (3 or. J-E, 14km).